top of page

2012az geroztik, 1.400 ikaslek 100.000 ordu baino gehiago eskaini dizkie boluntariotzari

Actualizado: 14 dic 2019

Ihintza Zubiarrain

Intza Trula


Boluntariotza egitea erabakitzen duten ikasleen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan.


2012. urteaz geroztik EHUko ikasleen artean, boluntariotzan 1.400 ikaslek hartu dute parte, denera 100.000 ordu baino gehiago eskaini dizkiote honi. Unibertsitateak ekimen hau bultzatu eta sustatzeko, hainbat neurri hartu ditu; alde batetik, EHUk dituen ikasleak boluntariotza ekimenetan parte hartzerako bultzatzeko, hautazko ikasgaietarako kredituak irabazteko aukera ematen du. Bestetik, boluntariotza talde aukera anitzekin batera, azoka ezberdinak antolatzen ditu, hala nola, Bolunta, Gizalde eta Batekin taldeekin.

Estíbaliz Saez de Camara Oleaga EHUko jasangarritasun zuzendariak dioenez, boluntariotza burutzen dutenen kopurua errealitatean handiagoa da datuetan azaltzen dena baino; izan ere, ikasle askok ekimen hauetan parte hartzen dute baina ez dute kredituen eskaerarik egiten.

Entradas recientes

Ver todo

Comentarios


HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko harpidetzeagatik!

© 2023 by Salt & Pepper. Proudly created with Wix.com

bottom of page