top of page

Juice Wrld rap abeslaria hil da konbultsio baten ondorioz

Actualizado: 16 dic 2019

Ihintza Zubiarrain eta Intza Trula


Lekukoek adierazi dutenez, abeslaria aireportutik oinez zihoala gertatu zen ezbeharra. Ahotik odola ateratzen hasi zitzaion baina ospitalera kontziente iritsi zen.


Juice Wrld gaztea Chicagoko ospitalean hil da konbultsio baten ondorioz. 21 urte besterik ez zituen. Abeslari hau 2018. urtean hasi zen arrakasta izaten, urte horretan kaleratu zuen “Lucid Dreams” abestiari esker.  


Rapero estatubatuarrak 21 urte bete berri zituen astelehenean. Gaur egunsentian Californiatik zetorren hegazkinak lurra hartu du Chicagoko aireportuan. Une horretan konbultsio bat jasan du gazteak, eta ospitalera eraman dute, baina medikuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. 


Jarad Anthony Higgins da abeslariaren berezko izena, baina Juice Wrld izenarekin zen ezaguna bere jarraitzaileen artean. 


Aipatutako Lucid Dreams abestiarekin arrakasta lortu ondoren, raperoak Goodbye & Good Riddance diska kaleratu zuen. Diskaren arrera ona ikusi ondoren, jadanik hilda dauden bi raperori omenaldia egiteko beste bi abesti atera zituen. Tamalez, bi abesti horiek azkenak izango ziren. Azken bi abesti horiek Lil Peep eta XXXTentacion-i zuzenduak izan ziren.
















 
 
 

Comments


HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko harpidetzeagatik!

© 2023 by Salt & Pepper. Proudly created with Wix.com

bottom of page