Bi hitzaldi eta mahai-inguru bat izan dira Ziberkazetaritza Kongresuko bigarren egunean
- ikasleakalbiste
- 25 nov 2019
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 26 nov 2019
Ihintza Zubiarrain, Intza Trula, Nerea Lauzirika eta Ane Recalde
Azaroaren 12an; asteartea, Ziberkazetaritzako Kongresuaren bigarren eguna izan zen. Bertan, hainbat izan ziren partea hartu zuten hizlariak; denak aditu haien gaietan.
Ziberkazetaritzako Kongresuko bigarren eta azken egun honetan, bi hitzaldi eta mahai-inguruko batez gozatzeko aukera izan dugu. Hizlariei dagokienez; Ramon Salaverria eta Joao Canavilhas izan ditugu; hauek kazetaritzak jasan dituen joeren eta etengabeko aldaketen nondik-norakoak azaldu dituzte. Mahai-inguruan ordea, Libe Mimenza, Asier Rufo, Maite Asensio eta Arantza Gutierrez izan ditugu; komunikazio feministak euskarri berrietan duen indarra mahai gainean jarriz.
Euskarri digitalen finkatze edota sendotzea berme garrantzitsu bat izan dela dio Ramon Salaverriak. Honek, 2019an duen egoera eta bertara iristeko emandako pausoak zeintzuk diren azpimarratu nahi izan du.
1993a abiapuntutzat harturik, nekez dugu euskarri digital baten ezagutzarik. Gaur egun ordea, 3.821 euskarri digital daude Espainian; 2975 aktibo eta 846 berriz, ez aktibo. Nabaria da, Madril eta Bartzelona bezalako hiri handietan euskarri digital hauek duten eragina indartsuagoa dela, baita kostaldean kokatutako hiriguneetan. Nahiz eta euskarri natibo digitalak %51,1ean bikoiztu diren, eragina murriztu eta dimentsio gutxiago okupatzen dute. Lurralde banaketari dagokionez, oso heterogeneoa da eta hiru faktorek baldintzatzen dute: biztanleak, ekonomia eta hizkuntzak.
Hauen finantziazioa ere, lan gogorra izan da. Horretarako diru-laguntza edo subsidio publikoa ezinbestekoa izan dela azpimarratu du Salaverriak, Euskal Herrian eta Katalunian gehienbat. Publizitate eta babesletzak ere oso oinarri garrantzitsua betetzen dute honetan.
“The requirement for innovation in the media industry has become more urgente and challenging as the scope of technological advance have increased” (Kung, 2013). Honela eman dio Joao Canavilhas-ek sarrera bere hitzaldiari. Hainbat gai jorratu ditu; nagusiki transmedia kazetaritzak aro digitalean duen tokia arakatu nahi izan ditu.
Transmedia, multimedia, hipermedia eta crossmedia terminoen ezaugarriak nahasten dituen eta istorio ezberdinak kontatzeko balio duen plataforma hedagarri bat dela dio Canavillas-ek. Hainbat ezaugarriz bitxiz irudikatu baitu: hedagarria, esploragarria, jarraia eta etengabekoa, ikuspuntu anitzez osatua, murgilgarria, erauzgarria, mundu errealetan eraikia eta akzioan inspiratua. Laburbilduz, transmedia kazetaritza egitea ez da lan erreza, taldean lan egin behar da eta diruak ere puntu garrantzitsu bat betetzen du honetan. Interaktibitatea eta nabigazio askea ustiatu behar dira eta horretarako jendeak informazioan laguntza eman behar du; inkesta baten bidez esaterako.
Emakumeek komunikabideetan duten presentzia eta honek urteetan zehar izan duen eboluzio eta eragina izan dira auzi azken mahai-inguru honetan. Ibilibide profesional nabarmen bat duten lau hizlari hauek, komunikabideen esparruan emakumeek duten tokitxoa azpimarratu dute. Hona hemen bideo bat:
留言