"EHUwelcome" aplikazio berria aurkeztu du EHUk atzerritik datozen ikasleentzat
- ikasleakalbiste
- 8 oct 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 15 oct 2019
Intza Trula Larburu
Ihintza Zubiarrain Lasa
Kanpotarrek egonaldi atseginago eta erosoago bat izateko helburuarekin sortu da "app"-a
Zerbitzu berri hau, EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak eta Euskampus Fundazioak zabaldu du. Erabilera errazeko programa da, bereziki atzerriko bisitarientzat sortua, nahiz eta bertako ikasleentzat ere lagungarria izan daitekeen. App berritzaile honen helburu nagusiena, atzerritik bertara datozen unibertsitarien egonaldia ahalik eta atseginena izatea lortzea da.
Igor Campillok, Euskampus Fundazioko zuzendariak, adierazi du bizirik dagoen tresna dela aplikazioa eta atzerriko ikasleen harrera eta integrazioa hobetzeko balio beharko lukeela.
Bertan, aukera anitz aurki daitezke bizimodua errazteko; esaterako, Euskal Herriko hiru canpusetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) informazioa, garraio edo ostatua aurkitzeko laguntzak, eguneroko bizitzarako baliagarriak diren esapideak, etab. Hortaz gain, hiru hizkuntzetan da erabilgarria: euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz.
Mugikorrerako sortu den aplikazio berri hau, eskuragarri dago bai Android eta baita IOS operatiboetan; eta unibertsitatearen gainontzeko programak bezala, guztiz dohainik lortzeko aukera dago.
Comments