Zabalik da EHU-n beka eskaera egiteko epea
- ikasleakalbiste
- 24 sept 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 1 oct 2019
Ikasleek diru-laguntzak iraila amaiera eta urria hasiera artean eskatu beharko dituzte, bakoitzaren bizilekuaren arabera

Nerea LAUZIRIKA, Ane RECALDE
Leioa
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen bekak eskatzeko epea irailaren 12an zabaldu zen eta hilak 30era arte izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan matrikulatuta dauden ikasleek eskaera aurkezteko aukera. EAEtik kanpo matrikulatutakoek aldiz urriak 15era arte izango dute epea zabalik eta mugikortasun programaren baten parte diren ikasleek jatorrizko unibertsitateko epeei erreparatu beharko diete.
Beharrezko dokumentazioa aurkezteko tokiari dagokionean, bakoitzak matrikulatuta dagoen fakultateko idazkaritzara eraman beharko du. Hainbat dokumentu dira aurkeztu beharrekoak: Beken eskaera orria 16 urtetik gorako komunitateko unitateko kide konputagarri guztiek sinatuta, erregistro kolektiboa 2018ko abenduaren 31n eta banku elektronikoaren liburuxka edo inprimategiaren fotokopia. Horrez gain, norberaren egoera pertsonalaren arabera baliteke dokumentu gehiago entregatu behar izatea.

Nahiz eta bekak eskuratzea zaila delakoaren ustea oso hedatuta dagoen, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, joan den ikasturtean jasotako beka eskaeren %59,1a onartua izan zen. Ez da ahaztu behar hainbat ebazpen argitaratzen direla, 8 hain zuzen ere, eta horrek beka eskuratzeko aukerak areagotzen ditu.
Ikasleen iritzia
Txomin Aiartza; Politika Zientzia eta Kudeaketa Publiko graduko ikasleak eskarmentua dauka beka eskaeren kontuan. Adierazi duenez, bekak hezkuntza publikoaren eskuragarritasuna bermatzeko oinarrizkoak dira.
Bideoa osorik ikusteko klikatu hemen.
Comments