ZETAK-EK LEHEN KONTZERTUA EMANGO DU AZAROAREN 16an
- ikasleakalbiste
- 14 oct 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 15 oct 2019

Nerea Lauzirika
Ane Recalde
Pello Reparazen proiektu berriaren aurkezpena izango da eta hilaren 27an plazaratuko du diskoa.
Badokek, Berriaren euskal musika atariak, Twitterren ezagutzera eman duen informazioa besterik ez da argitaratu momentuz. Misterioz inguratutako kontzertua izango da, izan ere, data baino ez da argitaratu oraindik eta informazio gehiago noiz ezagutaraziko den ere ez du zehaztu Reparazek, baina sarrerak dagoeneko salgai daude.
“Guztia argitzeko testu bat prestatzen ari naiz, guzti honek oinarri bat duelako, baina gauza bat argi izan: ezberdina bazara, ongi etorria izango zarela” adierazi zuen Pello Reparazek Gaztezulo aldizkarian egindako elkarrizketa batean.
Enigmaz inguratutako proiektu hau, Instagram Story-en bitartez plazaratzea eta bere jarraitzaileekin partekatzea erabaki zuen. Horretarako sortutako edozein galdera erantzuteko prest agertu zen, helburua ikusleen feedback-a jaso eta haiekin harreman estu eta hurbilagoa sortzea zelarik.
Pello Reparaz, Vendetta taldeko tronboi jole eta abeslari izatetik egin zen ezagun, baina duela hilabete batzuk banatu zen ska taldea. Irakasle ikasketak egindakoa da eta lan horretan ibili da. Musika sortzen ikasteko masterra egin du Erresuma Batuan eta bere proiektu berrienen artean haurrei zuzendutako Baloreak dago.
Hori gutxi balitz, musikari arbizuarrak "DeepSoda" ekoizpen kooperatiba sortu berri du Paxkal Etxepare soinu teknikariarekin eta Joseba Razquin musika managerrarekin batera. Hain zuzen ere ekoizpen kooperatibaren lehen proiektua izango da aipatutako Baloreak. Horrez gain telebistan ere badabil, ETB1en emititzen den Euskalonski saioan, musikaren bitartez munduko leku desberdinetako euskaldunak ezagutaraziz.
Commentaires