Eredu berriari jarraituz, Kilometroak urte osoko festa izango da 2020tik aurrera
- ikasleakalbiste
- 2 nov 2019
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 5 nov 2019
Gipuzkoako ikastolen jaiaren eredu aldaketa joan den urtean jarri zen mahaigainean Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 2020tik aurrera, urte osoko ekimen bat bilakatuko da jaialdia.
Nerea Lauzirika
Ane Recalde
Kilometroak, Ikastolen Elkarteak Gipuzkoan urtero antolatzen duen ibilaldia da eta zirkuitua gune desberdinetan antolatuta egon ohi da. Jende ugari joaten da, kontzertuek eta gainontzeko kultura eta kirol jarduerek erakarrita. Batzen den diruaren parte bat urte horretan jaialdia antolatzen duen ikastolarentzat izaten da eta beste parte bat Ikastolen Elkartearentzat.
Nahiz eta 2020. urtetik aurrera hainbat ekintzez osatutako ekimena bihurtuko den, urriko lehen igandeko festa mantendu egingo da. Jaialdiaren antolaketan ikastola ezberdinek hartuko dute parte, helburu nagusia kultura eta euskara uztartzea izango direlarik.
Beasain-Lazkaon izan zen lehen Kilometroak jaia 1997an. Hainbat urte igaro dira dagoeneko eta berrikuntza baten beharra izan dute Gipuzkoako ikastolek. Horregatik, Kilometroak Bidea hausnarketa prozesua jarri zuten martxan 2015eko irailean. Bertan adierazitakoaren arabera, 2020. urtetik aurrera Kilometroak festak 10 premisa beteko ditu: ikastolen mugimenduaren helburua bete, Ikastolen Elkartea indartu, ikastola bakoitzaren komunitatea sendotu, parte-hartzea areagotu, naziotasuna indartu, xede ekonomiko errentagarria bermatu, azken jaia urte osoko emaitza bihurtu, berritzaile eta garaikidea izan, jaiaren dimentsioa birkokatu eta ikasleak ahaldundu.
1977an egin zen lehendabiziko aldiz Kilometroak jaialdia eta ordutik urtero urtero, huts egin gabe, egin izan da. Hona hemen 42 urteko ibilbidea azaltzen duen denbora lerroa:
(Denbora lerro originala ikusi nahi izatekotan, egin ezazu klik hemen)
Comments