top of page

Hazi egin da GKZ fakultatea aukeratzen duten atzerriko ikasleen kopuru

Hazi egin da Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatea aukeratzen duten atzerriko ikasleen kopurua


Munduko herrialde ezberdinetatik datozen 111 ikasleek hautatu dute GKZ fakultatea ikasturte berria burutzeko


Leioa

Intza Trula

Ihintza Zubiarrain


Azken urteotan gorakada nabarmena izan du nazioarteko mugikortasun programan Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatea aukeratu duten atzerriko ikasleen kopuruak. Alberto de la Peña Varona Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko Mugikortasun Dekanordeak aditzera eman duen moduan, ikasturte honetan fakultateak jaso dituen atzerriko ikasleen kopuruak aurreko ikasturtekoa gainditu du.


Aurreko ikasturtean 156 ikaslek gauzatu zituzten ikasketak GKZ fakultatean, baina aurtengo kurtsoari begira, lehenengo lauhilekoan bakarrik, 110 ikasle izan dira programarekin etorri direnak. Bigarren lauhilekoan, 50 ikasle gehiago espero dira gutxi gora behera, hau da, 160 izango dira gurean ikasiko duten atzerriko ikasleak.


Hiru programa nagusik hartzen dute parte nazioarteko mugikortasun programan; Erasmus+, sicue, Erasmus-latinoamerika eta beste norakoak. Hala ere, Alberto de la Peña, GKZ fakultateko mugikortasun dekanordeak, azaldu duenez, programa hauetan parte hartzen duten ikasle gehienak Erasmus programa hautatzen dute; hau da, atzerritik datozen ikasleen gehiengoa Europako beste herrialde batzuetatik etortzen da.


Vittoria Aimar, Erromatik datorren Erasmuseko kazetaritzako ikasleak aitortu du betidanik izan duela gustoko Bilbo, bere klima eta gastronomia eta horregatik hautatu du EHUko unibertsitatea ikasturtea burutzeko, aukera egokiena iruditu baizitzaion.


Programa hauetan parte hartu duten EHUko ikasleen kopurua aldiz jaitsi egin da azken urtean; Mugikortasun Dekanordearen arabera, parte hartzeko gutxieneko nota ezarri delako izan da jaitsiera hau, 6.5 gutxieneko nota ezarri baita. Hala ere, aitortu du, eskaerak beti bezain jendetsuak izan direla.



Comments


HARPIDETU ZAITEZ!

Eskerrik asko harpidetzeagatik!

© 2023 by Salt & Pepper. Proudly created with Wix.com

bottom of page